XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Eta uretara jauzi egin zutenak?
Kanalako agureak txakolina hustu digu, hiruroi edalontzi bete bana.
- Ito egin ziren.
Erantzunaren laburrean, esateko moduaren hotzean, besterik ez galdetzeko agindua ulertu dugu.
Halaxe geratu da airean galdera: zer dela eta ez zenituen barkuan hartu preso eta nabigatzen zuri laguntzen utzi?
Galdera hori ez da azkena izango, argitu egin beharko baitigu Arrotegik, Kanalako agure hark, nola izan zen
Ozeano Atlantikoaren zabala gizon bakar batek egitea sinestekoa ote da?
Dena den, Colmenares epaileak Erregearen baimenaz ihardun zuela onartu zuen, hots, Arrotegi jaunarentzat zela
Airean geratu diren hainbat zalantzaren erantzunak beste baterako utzi beharko ditugu, zeren eta hurrengo galdera bat egitekotan gaudela berriketa bertan utzi baitu Arrotegi jaunak.
Orduan, Atxarre aldetik zarata eta abarrots itzelak aditu ditugu.
Arrotegi jaunak bota du, bat-batean:
- Hartza akabatu dute!
Umeak baino pozago zutitu da Arrotegi jauna, kortsarioen terrorea, Sagarbinaga eta Colmenares epaileen aldeko erabakiei esker
Esaten dutenez, eraso aurretik kantuan egiten zuten Arrotegik eta bere mutilek.
Sorgin-hitzez egina omen zen kantu horren azken hitzak besterik ez ditugu ezagutzen.
ei dira azken hitzok.
Orain, ostera, hartza dakarren gurdiaren atzean pozarren doala ikustean, aingerutxoa dirudi Kanalako agureak.
Arteagako dorretxera eraman nahi omen dute hartza, bertako nagusiaren basoan ehizatu baitute.
Jai modura hartuko dute harainoko bidea guztiek, hartzak eta kazetari biok ezik.